Aurtengua ez da izan Elgoibartarren kopuru handixeneko altitoya. Halere, aurten ere makina bat izan dira bertan parte hartu daben eskiatzailiak.
Batzuk erronkeri aurre egitiarren, beste batzuk aldiz ondo pasatziarren, eta beste batzuk altitoyean parte hartu ez arren lagunak animatu eta giroa ikustera gerturatu ziran Luz Saint Sauveurrera jun zan astebukaeran.
Hilabete pasa neguko urtaruan sartuta egon arren, ez da baldintza onegirik egon mendi eskia praktikatzeko. Elur gutxi, eta zegoen gutxia izoztuta, mendia oso arriskutsu egon da. Hori horrela izanik, bat baino gehiago beldurturik zegoen ea zer gertatuko zen Altitoyarekin. Euskaldunontzat urteko zita garrantzitsuena da Toy bailaran jokatzen den bikotekako proba hau.
Halere, probaren gidari lanetan dabiltzanen mendiaren ezagutza paregabeak eta hauen bisioak (Aipatzekoak Didier Nogué eta Andoni Areizaga) benetako proba alpino bat diseñatu eta egin zuten aurten ere.
Jerga honetan alpinoak zera esan nahi du, espektakularra, gogorra, teknikoa, ikusgarria, basatia, hots parerik gabea. Jada mendi eskiaren erreferentzia den Pierra Mentaren inbidiarik ez dauka ibilbideen ikusgarritasuna kontutan hartuko balitz. Luzera eta etapa kopuruan saltotxo hori ematea bakarrik falta zaio anaia txikiari nagusia bestekoa edo gehiago izateko.
Are gehiago, Pierra menta lasterkari espezializatuenen bilgune den bitartean, Altitoyk bi multzoak uztartzen ditu, agian gero eta banatuago beraien artean: batetik etapa gogor, luze eta alpinoak bilatzen dituzten eta lasteketetan zailduak dauden mendi eskiatzaileak, eta bestetik etapa motxago, baina ikusgarriak egitea nahi dutenak, proba batek daukan segurtasuna bematurik.
Zapatuko etapan A ibilbidekoek, edo ibilbide gogorrenekoek 2000 mtako eta 20kmtako ibilbideari aurre egin behar izan zioten, tartean lau igoera eginaz eta kranpoiak hirutan jarriaz. B ibilbidekoek erdia baino zertxobait gehiago, hasera eta bukaerako zatiak berdinak zirelarik.
Igandean berriz, esperotakoa baino giro txarragoa egin zuen, eta azken orduan ibilbidea aldatu zuten. Duela bi urte bezelaxe herriko plaza bertatik atera zen lasterketa, baina aurrekoan beste elur egin ez zuenez, igoera bakarra eta jeitsiera motx bat egin zuten lasterkariek.
Elgoibartarreri eta Morkaikoko bazkideeri dagokienez, hasera batean emandako izenez gain, gehiago agertu zaizkigu oraingoan. Barka aurreko informazioetako akatsengatik, zerrenda ofizialetan ez bait ziren zuzen agertzen. Berriz ere akatsen bat balego, mesedez jarri gurekin harremanetan.
11 lagun zenbatu ditugu oraingoan; 4 A ibilbidean eta 7 B ibilbidean. Guztiek bukatu dute aurtengo Altitoy proba.
A IBILBIDEA |
Larunbata |
Igandea |
|
Lariz Azkue, Iñigo |
4:18:59 |
3:04:00 |
1:14:59 |
Irureta Arrieta, Arkaitz |
4:44:58 |
3:43:31 |
1:01:27 |
Leonardo Azkue, Iker |
5:25:09 |
4:12:36 |
1:12:34 |
Elustondo Agirregomezkorta, Joseba |
5:25:09 |
4:12:36 |
1:12:34 |
B IBILBIDEA |
Larunbata |
Igandea |
|
Izagirre Estibaritz, Eñaut |
3:41:00 |
2:50:21 |
0:50:39 |
Salaberria Sorondo, Aitor |
4:29:17 |
3:30:30 |
0:58:47 |
Salaberria Sorondo, Nagore |
4:29:17 |
3:30:30 |
0:58:47 |
Oñederra Etxeberria, Amaia |
6:05:50 |
4:56:46 |
1:09:04 |
Romera Irizar, Aitor |
6:23:29 |
4:49:01 |
1:34:28 |
San Martin Palacios, Manex |
6:23:29 |
4:49:01 |
1:34:28 |
Zubizarreta Gurrutxaga, Amagoia |
6:23:35 |
4:49:06 |
1:34:29 |
Postuak aipatzekotan, Iñigo Larizek egindakoa aipatu nahiko genuke. Emaitzetan horrelakorik ikusten ez bada ere, Mikel Navarro Arrasaten bizi den urretxuarrarekin egin zuen proba aurtengoan.
Hasieran Iruretarekin apuntatu bazen ere, honek altitoy irabazteko aukerak zituelako azken astean Mikelekin egitera animatu zen, txapela elgoibarrera ekartzeko aukera paregabea zegoelako. Euskaldunen artena proba irabazteko faborito nagusiak ziren beraz. Halere, bikote aldaketa in extremis egin zen, azken astean, eta ez zuten azken puntua entrenatzeko astirik eduki.
Zapatuko etapan hasera haseratik aurre aurrean atera ziren, eta azken igoera arte lehenengo postuan mantendu ziren. Puntu horretan entrenamendu faltagatik azken metrotan bi postu galdu zituzten.
Etaparen bukaeran hauxe zioen Mikelek: “Oso gustora joan naiz Iñigorekin. Lehenengo aldia zen batera korritzen genuela, baina oso ondo konpenetratu gara lehenengo unetik. Pena aste batzuk lehenago ez jakin izana berarekin parte hartuko nuela, hartara punttu bat gehiagorekin etorriko ginen”.
Igandeko etapa eguraldiagatik laburtu zenez, berriz ere Mikel eta Iñigo ziren faborito. Bien explosibidadeak ikaragarriak dira, pentsa, Bandresen omenez jokatu zen kopan bigarren eta hirugarren egin zuten hurrenez hurren, horregatik ziren faborito. Halere, distantzia laburregia zen lehenengoek ateratzen zizkien 3 minutuak berreskuratzeko.
Ziztu bizian atera zen bikotea Luz-eko plazatik, eta gora orduko rankin orokorreko 5. eta 10 postuen artean zeuden, hor nonbait. Horrek aurre aurre aurrean zeudela esan nahi du. Bezperako denboretan lehenengo postuan zeuden naparreri distantzia handia ateratzen zieten, eta beraiengandik 30 segundutara zegoen bikoteari, hots, euskal herriko kopako bigarrenekiko, Lander eta Iñakirekiko abantaila ere oso erosoa zen. Jeitsiera labur bat besterik ez zuten txapela jazteko, baina zerbaitengatik esaten da helmuga pasa arte ez besorik altxatzeko, izan ere, azken jeitsieran egiten ziharduen elurrak eragiten zuen bisibilidade txarrarengatik Iñigok eroriko bat eduki zuen eta eskia galdu zuen. Hain zorte txarrarekin, eskia aurkitu izan balu jarraitu ahal izango lukela, baina aurkario guztiak pasatu ziren beraien muturren aurretik eskia aurkitu arte, ehun metro behera erorita eta elur jausi berriaren azpian ezkutatuta zegoen eta.
Eñautek ere ez zuen makaleko lana egin, Aitor Igarategi anoetarrarekin batera, euskaldunen artean B ibilbideko 5. postua erdietsi zuen eta klasifikazio orokorreko 8. Kontutan eduki konpetizio talde ezberdinetako gazteek hemen parte hartzen dutela, eta piriniotako hoberenak zeuden lasterketa honetan.
B ibilbidekoak A-koak baino 5 minutu beranduago atera arren, konpetizio taldetako hauek Akoekin batera ateratzen dira. Halere, gazte hauekin burrukan ibili zen Eñaut eta Aitor. Beste era batean esanda, B ibilbideko seniorren artean 3.postua lortu zuten.
Proba bukatu ostean Eñautek zera zioen: “Gure ibilbidia motza ein jakun arren, teknikua zan oso, bai korredore zein elurran egoeragatik, baina era berian edarra iruditxu jakun, alpinua esaten dana! Larunbatian, karrera nahiko atsegina ein gendun, aurreko parejen artian amaitxu genualarik, eta igandian,biharrezko ibilbide aldaketak ein ostian, guretzako karrera aproposa zala ikusi genduan, Aitor fondotik datorrenez oso ondo deslizatzen baitu, eta hala, korrika topera ateratziaz gain, eskixekin igoera azkar eta konstante bat ein genduan B ibilbideko 5. postua lortuz, eta gaztiak kenduta, 2. postua lortuz. Halere, ezin rekorriduen ikusgarritxasuna aipatu gabe laga, batez ere larunbatekua, baina baitxa igandian, enkanto handixa auki baitzaban, plazatik korrika urtetziak”.
Bideo honetan Larunbateko irudiak ikusi daitezke:
Hona astebukaeran ateratako argazkiak:
Probaren orri ofiziala: http://www.altitoy.com/
Prentsan atera dena: http://desnivel.com/esqui/miguel-caballero-repite-triunfo-en-el-open-altitoy-ternua
Ibilbideen xehetasunak GPSz hartuta pirukeriak blogean: http://pirukeriak.blogspot.com/








