Negua etorri da gurera eta horrelako aukerak ezin dira alperrik pasatzen laga. Larizek eta Eñautek Butreaitz aldean elur nahikoa dagoela esan digute eta zapatu goiza inguru hoietan pasatzeko plana egin dugu.
Elgoibar elurrik gabe dago baina Bergaratik gora paisajea txurituta dago. Prezipitaziorik ez dago Elgoibarren baina Oñatitik gora giroa lainotuago eta elurra ere ari du.
Arantzazura heltzean kotxe mordoxka bat dago. Giroa ez da oso txukuna baina ez gera bakarrak antzeko planakin.
Gorutz abiatu gera eta gurekin batera jende gehiago dijoa gu bezela eski gainean. Erdi bidean haizea elurrarekin nahastuta bazterrak nahasten dabil. Lainoak ez du paisajea ikusten lagatzen.
Zelaiarekin topo egin dugu. Elgoibartar gehiago ere hemen daude. Goian giroa ezatsegina dela dio baina goraino heltzeko moduan dagoela dio eta guk goraka egin dugu.
Bentiska artean gora heldu gara. Foka-larruak kendu eta beheraka. Ai ama!!! hauek ez dira estazioetako pistak eta hemen ikusten da zeinek dakien jaizten eta zeinek ez.
Beheraka goazela jende asko dator goraka. Eski goze asko dagoela garbi dago.
Poliki-poliki egin dugu beraka. Osorik heldu gara kotxera. Gose gera ta bazkaltzeko ordua ere bada. Kotxean kalefa jarri ta gustora etxera. Goiz plana bikaina.
