ibilbidea    
Profila

Elgoibarko Foruen plaza eta Karakateko Muneta gainaren artean, 700 metro pasako desnibela eta 2,5 kilometroko distantzia dago. Erritmo normalean ordubete pasatxo behar izaten da Karakate gainera iristeko, baina lasterketa honetan badira ordu erditik beherako denborarekin bi puntuak lotzea lortu dutenak. Egungo errekorra 29 minutu eta 43 segundotan dago ezarria, eta ez da 1996tik mugitu.
mapa  
 
2005© Morkaiko Mendizale Elkartea