historiala

Karakateko igoera 1994an sortu zen Morkaiko Mendizale Elkartea eta Urgazi Triatloi taldearen eskutik. Ordutik hona makina bat proba jokatu dira, urtez urte, hutsik egin gabe. Probaren erregea Jose Mari Fernandez "Suso" da, elgoibartarrak 7 urtetan lortu baitu plaza eta karakateko gainaren arteko bidea beste guztien aurretik amaitzea. Hona hemen urte bakoitzeko sailkapena eta Barren asteakarian publikatutako albistea.

 
1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006
2006
-Azaroaren 18a
Aritz Kortabarriak irabazi du Karakateko igoera, errekorra hautsiz
-Elgoibarren webgunea. 2006-XI-19

Marka eta errekor guztiak apurtu ditu aurtengo Karakaterako Igoerak: denborarik onenarena, partaidetzarena eta baliteke ikusle kopuruarena ere. Aritz Kortabarria irabazlea 29 minutu justuan iritsi da Plaza Handitik (42 m.) Karakateko tontorreraino (764 m.). Susoren errekorra 43 segundutan hobetu du 24 urteko arrasatearrak. Guztira 38 lagunek parte hartu dute eta Ibon Gabilondo izan da lehen elgoibartarra (32:02).

1997tik Jose Mari Fernandez "Suso" elgoibartarraren esku zegoen errekorra (29:43) gainditu du Haritz Kortabarria arrasatearrak. Bidea ez ezagutzea ez da oztopo izan. Bai, ordea, Ionut Zinka Gasteizen bizi den jatorri errumaniarreko mendi korrikalari ezagunarentzat. Pare bat aldiz galdu ostean, hirugarren postuan iritsi da, proba irabazteko faboritorik argiena zirudiena. Lehen elgoibartarra Ibon Gabilondo izan da. Honek 32:02-ko denbora ezarri du helmugan, bere markarik hoberena baino 2 segundu gehiago, alegia.

Partaidetza Errekorra

38 lagunek parte hartu dute aurten, inoiz izan den partaidetzarik handiena. Iaz 30 lagunek egin zuten igoera.

 
-Sailkapena
1
Aritz Kortabarria 29'00"
2
Josu Arregi 29'18"
3
Ionut Zinka 30'05''
4
Mikel Navarro 31'01''
5
Ibon Gabilondo 32'02''
6
Jose Mairi Fernandez (Suso) 32'19''
7
Iñigo Ortuoste 32'32''
8
Julen Garitano 32'36''
9
Joseba Tobar 33'01''
10
Haritz Arrieta 33'27''
11
Jon Revert 33'32''
12
Igor Urionabarrenetxea 34'00''
13
Jose Cruz Montes 34'00''
14
Jose Antonio Ruiz del Rey 34'23''
15
Igor Rey 34'43"
1
Maria Pilar Arriola 40'46'
2005
-Azaroaren 20a
Mikel Albeniz donostiarra garaile partaidetza errekorra hautsi zen proban
-Barren astekaria. 2005-XI-20

Inoiz baino antxintxikari gehiago, 31 lagun, bildu ziren Plaza Handian Karakaterako igoera gogorrari aurre egiteko. Hauetatik 14 elgoibartarrak eta gainontzekoak Euskadiko hiru probintzietatik etorriak. Rodisan lan egiten duen Mikel Albeniz donostiarra izan zen Karakatera igotzen bizkorrena. Trintxerpe klubeko korrikalariak 31 minutu eta 5 segundu erabili zituen 700 metroko desnibela gainditzeko. Lankideen animuei kasu eginez, eta astebete lehenago Behobia-Donostian egin zuen 1:10:08 denborak ematen zion konfidantza eta sasoi puntuak bultzatuta parte hartu zuen.

Lehen elgoibartarra, Jose Mari Fernandez, probako dominatzaile nagusia izan zen beste behin. Azken urteetako denboretan mantendu zen “Suso”, 32 minutuko denborarekin. Lasaitu ederra hartu zuen 96an ezarri zuen errekorrak bere horretan jarraituko zuela egiaztatzean. Partaidetza errekorra ez ezik (aurrekoa 20 lagunetan zegoen), Karakaten eta Plaza Handian bildu ziren ikusle kopurua aipagarria izan zen. Aste euritsuaren ostean egun fresko baina eguzkitsua atera zen, eta ikusle asko animatu zen Karakatera oinez igotzera.

 
-Sailkapena
1
Mikel Albeniz 31'05"
2
Joxe Felipe Larrazabal 31'29"
3
Jose Mari Fernandez "Suso" 32'00''
4
Jesus Mari Romon 32'51''
5
Iñigo Ortuoste 32'55''
6
Igor Rey 33'51''
7
Jose Cruz Montes 34'52''
8
Ignacio Diaz 33'57''
9
Jon Revert 34'01''
10
Ibon Gonzalez 34'26''
11
Martin Dominguez 35'26''
12
Sabin Zenarruzabeitia 35'35''
13
Manolo Ramos 35'44''
14
Koldo Azkorbeitita 36'01''
15
Asier Orbea 36'11"
16
Asier Arrieta 36'13'
2004
-Azaroaren 20a
Josu Arregi azpeitiarra nagusi
-Barren astekaria. 2004-XI-20
Aspaldiko partez kanpotar bat nagusitu zen XI. Karakatera Igoeran, Josu Arregi azpeitiarrak irabazi baitzuen. Arregik ez zuen Karakateko igoera ezagutzen proba prestatzen hasi zen arte.

Santi Maiztegi elgoibartarrak irakatsi zizkion hartu beharreko bidezidorrak, baina goi aldekoak bakarrik. Dena dela, hasieratik jarri zen buruan eta denbora aparta egin zuen tontorrean: 30'42”. 35 urteko azpeitiarra sasoi puntu ezin hobean iritsi zen elgoibarrera, astebete lehenago 1:07'22” denbora lortu baitzuen Behobia-Donostia lasterketan, 50. postuan sailkatuz.

Azken edizioetan Susoren errekorrera (29'43”) gehien hurbildu den parte hartzailea izan da Arregi eta datorren urtean ere etortzeko intentzioa duela adierazi zuen. Iaz moduan Ibon Gabilondo sailkatu zen bigarren postuan. Triatloietan aritzen den elgoibartarrak 32 minutu justu behar izan zituen 700 metroko desnibela gainditzeko, iaz baino 39 segundu gutxiago. Hirugarren postuan Jose Mari Fernández “Suso”, igoera zazpi alditan irabazi duen probako dominatzaile nagusia sailkatu zen, iazko denbora berdina eginez. Bere errekorra arriskuan ikusi zuen Susok eta hala adierazi zuen tontorrean, baina oraingoz bera izan da lasterketa batean Karakatera bizkorren igo den gizasemea.

Guztira 16 aintxitxikarik parte hartu zuten eta Karakate gainean bildu zen jende mordoaren animoak jaso zituzten. Aurreko egunetan eginiko euriaren eraginez basa asko topatu zuten bidean, baina aintxitxika egiteko egun aproposa eduki zuten.

 
-Sailkapena
1
Josu Arregi 30'42''
2
Ibon Gabilondo 32'00''
3
Jose Mari Fernandez "Suso" 32'12''
4
Martin Dominguez 32'20''
5
Iñigo Ortuoste 33'14''
6
Igor Rey 33'48''
7
Sabin Zenarruzabeitia 34'41''
8
Haritz Arrieta 35'35''
9
Zigor Alberdi 35'47''
10
Ibon Serrano 37'23''
11
Gorka Agirrezaldegi 37'49''
12
Javier Torquemada 37'55''
13
Jesus Larrañaga 38'21''
14
Ibon Villanueva 40'42''
15
Andoitz Agirregomezkorta 42'02''
16
Ander Mujika 45'09'
2003
-Azaroaren 15a
Suso karakateko errege
-Barren astekaria. 2003-XI-21
Jose Mari Fernandez "Suso"k Karakateko igoeraren erregea dela frogatu zuen beste behingoz pasa den Azaroaren 15ean. Plaza Handia eta Karakateko tontorrean dagoen puntu geodesikoa bitartean dagoen aldapa gogorrak 32 minutu eta 12 segundutan igo zituen, iaz baino 8 segundu gehiago erabiliz. Igoeraren 10. edizioa izan zen aurtengoa eta elgoibartarrak 7 alditan irabazi du. Azkenengoa berezia zen, gainera, iaz proba irabazi bezain laster aurtengoa azkena izango zela iragarri baitzuen tontorrean bertan. Aurten katarroarekin pasa duela aste osoa eta entrenamenduetan ez zela 34 minututik jeitsi aipatu zuen probaren ostean, baina egunean bertan sentsazio oso onak nabaritu zituela gaineratu zuen. Hasieratik bera izan zen erritmoa ezarri zuena.

Urtebete pentsatzeko

   Juan Cruz Montes eta Ibon Gabilondo herritarrak izan ziren "Suso" hurbiletik jarraitzeko gai izan ziren bakarrak. Azken txnpan Gabilondok Montes pasa zuen eta "Suso"rengandik 27 segundura sailkatu zen. 25 urteko elgoibartar honek parte hartzen zuen bigarren aldia zen eta etorkizunean "Suso"rentzat kontutan hartzeko lehiakidea izan daitekeela erakutsi zuen. Izan ere, garaipenaren ostean, "Suso"k ez zuen argitu bere agur lasterketa izan zen edo ez. Urtebete duela pentsatzeko adierazi zuen, irabazi ostean zaila baita agur esatea. Guztira 16 partaideak eman zuten izena, denak gizonezkoak. Karakate gaina, berriz, ikusminak erakarritako ikuslez gainezka egon zen. Autoz, bizikletaz eta oinez igo ziren herritar asko. Tontorrean haize hotzak egin zien agur, baina partehartzaileak ez zuten hotz gehiegirik pasa, motorrak bero-bero zituztela iritsi baitziren.

 
-Sailkapena
1
Jose Mari Fernandez "Suso" 32'12''
2
Ibon Gabilondo 32'39''
3
Juan Cruz Montes 32'46''
4
Carlos de Cos 33'45''
5
Joseba Altuna 33'54''
6
Iñigo Ortuoste 34'35''
7
Javier Torquemada 35'09''
8
Igor Rey 35'36''
9
Sabin Zenarruzabeitia 35'49''
10
Iigo Agirregomezkorta 35'59''
11
Martin Dominguez 36'26''
12
Asier Arrieta 36'28''
13
Ion Asensio 36'30''
14
Javier Muñoz 39'30''
15
Juan Perez 39'48''
16
Andoitz Agirregomezkorta 42'20'
2002
-Azaroaren 23a
Susok irabazi du partaidetza errekorra hautsi duen IX. Karakateko igoera
-Barren astekaria. 2002-XI-22
Aurten ere amaiera larria izan zuen Karakatera Igoeraren 9. edizioak. Iaz Gontzal Cuadrado gernikarra eta Jose Mari Fernandez Suso izan baitziren tontorrera batera iritsi zirenak, aurten Unai Bengoa eibartarra izan da Suso estu hartu duena. Elgoibartarrak 32 minutu eta lau segundu behar izan zituen Plaza Handitik Karakateko tontorrera dagoen bidea egiteko. Bengoa eta bera batera ailegatu ziren antena pareraino, baina azken esfortzuari esker 4 segundoko aldea atera zion irabazleak bigarren sailkatuari. Iritsi bezain laster eta egindako ahalegin izugarritik errekuperatu gabe, datorren urtea izango dela parte hartzen duen azken aldia aipatu zuen Susok. Honakoa lortu duen 6. garaipena izan da eta errekorra ere bere esku dago (29´43´´). Lehen emakumea, eta parte hartu zuen bakarra, Rosa Lasagabaster eskoriatzarra izan zen. Pilar Arriola elgoibartarrak ezin izan zuen irteera hartu lan kontuegatik eta norgehiagoka polita ikusteke geratu ziren ikusleak.

Partaidetza errekorra

Aurtengo igoerak inoiz baino parte hartzaile gehiago izan ditu. Giztira 20 lagun ausartu ziren irteera hartzera, tartean emakume bakarra. Iaz, esaterako, 12 partaide izan ziren. Karakate goian rre ikusle mordoa elkartu zen parte hartzaile saiatuak animatzeko. Eguraldi eguzkitsua egin arren, haize hotzak jotzen zuen goialdean, baina korrikalariek igarri ere ez zuten egin.

 
-Sailkapena
1
Jose Mari Fernandez "Suso" 32'04''
2
Unai Bengoa 32'08''
3
Gorka Agirrezaldegi 35'37"
4
Asier Arrieta 35'46"
5
Xabier Bergaretxe 35'59''
6
Sabin Zenarruzabeitia 36'22''
7
Javier Torquemada 36'34''
8
Iñaki Konde 36'42"
9
Xabier Olibeira 37'45"
10
Igor Rey 37'56"
11
Jose Jabier Urain 38'26''
12
Iker Osoro 38'34''
13
Roberto Osoro 38'56''
14
Jabi Fernandez de la Lama 39'07''
15
Juan Mugerza 41'18''
16
Juan Fernandez 42'05'
17 Rosa Lasagabaster 42'14"
18 Ignacio Perez 44'44"
19 Antonio Fernandez 49'18"
20 Asier Lasa 49'20"
2001
-Azaroaren 25a
Inoizko amaiera estuena
-Barren astekaria. 2001-XI-23
Aurreko edizioaren baten esprintean bukatu izan dute korrikalariek, baina aurtengoa moduko amaiera esturik ez da sekula izan Karakateko igoeran. Gontzal Cuadrado gernikarra eta proba 5 aldiz irabazi duen Jose Mari Fernandez Suso elgoibartarra batera ailegatu ziren tontorrera. Gernikarrak mugarria ukitu zuen bitartean, Susok burdinezko buzoia ukitu zuen, biek ere une berean.

Morkaiko Mendizale Elkarteko eta Urgazi Triatloi Taldeko antolatzaileek gernikarrari eman zioten txapela. Cuadradok hasieratik erakutsi zuen bere nagusitasuna, baina ibilbidea ezagutzen ez zuenez, atzekoei begira egin zuen ia egoera guztia. Antena begiz ikusi zuenean bakarrik aurrera egitea erabaki zuen, ordea, eta biderik luzeena aukeratu ostean, Karakateko gurutzeraino desbideratu zen. Indarrez soberan zegoenez, errekuperatzea lortu eta Karakateko antenaren parean elkartu zen Susorekin, bertan bildutako ikusle mordoaren harridura eta ezusterako. Lehen emakumezkoa eta parte hartu zuen bakarra Pilar Arriola izan zen, 40'28'' denborarekin eta lehen beteranoa Juan Fernandez 40'22'' denborarekin.

 
-Sailkapena
1
Gontzal Cuadrado 32'00''
2
Jose Mari Fernandez "Suso" 32'00''
3
Jose Cruz Montes 32'38''
4
Unai Bengoa 33'55''
5
Carlos de Cos 34'01''
6
Jose Javier Urain 37''07''
7
Juan Fernandez 40'22''
8
Pilar Arriola 40'28''
9
Javier Fernandez 41'57''
10
Jesus Mari Agirretxe 42'10''
11
Jose Jurado 42'37''
12
Antonio Fernandez 47'48''
2000
-Azaroaren 25a
Susok pronostikoak bete zituen
-Barren astekaria. 2000-XII-01
Jose Mari Fenandezek pronostikoak bete zituen larunbatean hilaren 25ean. Bera zen Karakateko igoera proba irabazteko faborito nagusia eta ez zuen hutsik egin. Karakateko aldapek sekreturik ez dutela beretzat argi laga zuen beste behingoz, eta proba gogor honetako jaun eta jabea dela. Gailurrean hildako bere lagun bati eskaini zion garaipena. Eguraldiari dagokionez, ateri egin zuen baina aurreko egunetako euri zaparradek arrastoa utiza zuten jadanik, eta partehartzaile gustiak lokatzari aurre egin ezinik ibili ziren.

Egoera honetan errekorretik (29'43'') urrun geratu ziren korrikalariak, eta irabazlearen marka 32'11'' izan zen. Bigarren sailkatuari, Martin Dominguez elgoibartarrari, minutu bat eta 38 segunduko aldea atera zion. Lehen emakumezkoa Pilar Arriola izan zen. Parte hartu zuen emakune bakarra izan zen, baina marka bikaina lortu zuen, iaz egin zuen denbora 3 minututan jaitsiz. Lehen beteranoa, berriz, Antonio Fernandez izan zen.
 
-Sailkapena
1
Jose Mari Fernandez "Suso" 32'11''
2
Martin Dominguez 33'49''
3
Ignacio Diaz 34'37''
4
Ibon Gabilondo 34'47''
5
Jose Felix Iglesias 35'40''
6
Sabin Zenarruzabeitia 36'09''
7
Jose Antonio Agote 37'04''
8
Jose Javier Urain 39'17''
9
Pilar Arriola 40'41''
10
Jose Jurado 43'21''
11
Jose Ramon Ortuoste 43'38''
12
Antonio Fernandez 48'52''
1999
-Azaroaren 20a

Jose Mari Fernandez, elurretan ere nagusi Karakateko VI. igoeran
-Barren astekaria. 1999-XI-26
Jose Mari Fernandez elgoibartarrak Karakateko aldapa gogorrei neurria hartua diela erakutsi zuen joan zen zapatuan, hilaren 20an, ospatu zen Karakateko VI. Igoeran. 14 korrikalarik hartu zuten parte Urgazi Triatloi Taldeak Morkaiko Mendizale Taldearen laguntzaz antolatzen duen proban, baina Iñaki Kondek ezin izan zuen proba bukatu min hartu baitzuen hankan. Iaz, saltakarien etsai nagusia euria eta lainoa izan baziren, korrikalariak laino eta elur artetik agertzen ikustea ikusgarria izan da aurtengo igoeran, batez ere, tontorrean bildu ziren ikusleentzat.

Egin zuen eguraldia kontutan hartuz, “Suso”k marka bikaina egin zuen (32´30´´). Gogoan izan behar dugu igoeraren marka onena ere, Fernandezen esku dagoela duela 3 urte egindako denborari esker (29´43´´). Bigarren sailkatua Martin Dominguez izan zen, eta hirugarren Unai Bengoa eibartarra.

 
-Sailkapena
1
Jose Mari Fernandez "Suso" 31'30''
2
Martin Dominguez 34'50''
3
Unai Bengoa 35'10''
4
Iñigo Etxaniz 37'26''
5
Jose Antonio Agote 37'47''
6
Jose Javier Urain 37'58''
7
Xabier San Martin 38'30''
8
Asier Arrieta 38'44''
9
Juan Fernandez 40'14''
10
Javier Torquemada 40'46''
11
Ignacio Perez 41'20''
12
Pilar Arriola 44'13''
13 Antonio Fernandez 46'40''
1998
-Azaroaren 14a

Suso erraz nagusitu zen Karakateko V. igoeran
-Barren astekaria. 1998-XI-20
  12 korrikalarik hartu zuten parte aurreko zapatuan izan zen Karakatera V. Igoeran. Hauetatik 9 lagun elgoibartarrak ziren eta gainontzekoak eibartarrak. Eguraldiak ez zuen batere lagundu eta euripean eta lainopean egin behar izan zuten partehartzaileek ibilibide osoa.

Aurrez espero zenaren kontra, iazko irabazlea izan zen Aldai eibartarrak ez zuen parte hartu. Hala ere, Karakatera saltaka igotzeak beti sortzen du ikusmina eta mendi tontorrean 25 lagunetik gora bildu ziren. Karakateko buzoira iritsi zen lehenengo partehartzailea Jose Mari Fernandez Suso izan zen. Honen atzetik bi eibartar iritsi ziren eta ondoren Iñigo Etxaniz, bigarren elgoibartarra."

 
-Sailkapena
1
Jose Mari Fernandez "Suso" 31'25''
2
Unai Bengoa 31'45''
3
Jose Antonio Otxoa 35'53''
4
Iñigo Etxaniz 36'08''
5
Sabin Zenarruzabeitia 36'47''
6
Xabi Oliveira 36'50''
7
Asier Arrieta 37'36''
8
Juan Fernendez 37'38''
9
Javier Fernandez 38'53''
10
Jose Antonio Agote 41'01''
11
Jose Ramon Ortuoste 41'32''
12
Antonio Fernandez 46'48''
1997
-Azaroaren 15a

Aldai eibartarra, Karakateko igoeran irabazle
-Barren astekaria. 1997-XI-21
  Joan den zapatuan jokatu zen Karakatera IV. igoeran Juan Aldai eibartarra izan zen Karakate gainera iritsi zen lehen korrikalaria. Ibilbideko zatirik gehiena bakarrik egin bazuen ere, denborarik onena egiteko gai izan zen, 29'59'', iazko errekorra baino 17 segundo gehiago.

    Jose Mari Fernandez Suso indarrik gabe geratu zen Karakateko maldetan. Aurreko asteko entrenamenduetan oso fin ibili bazen ere, duela hilabete batzuk izan zuen lesioak agian izan du zerikusirik. Datorren urtean, beharbada, bere esku dagoen errekorra hobetu ahal izango dute bai berak eta bai Aldai eibartarrak. Dena den, eta eguraldia apartekoa izan bazen ere, korrikalariak lur jota iritsi ziren ikuslez beteta zegoen mendi tontorrera. Aldai berak aitortu zuenez, "indarrik gabe iritsi naiz gora". Gainerako partehartzaileak ere ikaragarrizko esfortzua egin zuten lasterketa amaitzeko. Emakumezkoetan Pilar Arriola izan zen partaide bakarra. Bigarren urtez hartzen du parte elgoibartar gazte honek eta benetan pozik amaitu zuen lasterketa, "izan ere, nire marka bi minututan hobetu dut". Pilarrek bezela, Antonio Fernandez elgoibartar beteranoak ere, iazko marka hobetzea lortu zuen.

    Aipatzekoa da parte hartu zuten 11 korrikalarien artetik, lau kanpotarrak zirela."

 
-Sailkapena
1
Juan Aldai 29'59''
2
Jose Mari Fernandez "Suso" 32'13''
3
Unai Bengoa 32'39''
4
Jose Antonio Agote 35'05''
5
Andoni Calles 35'25''
6
Juan Antonio Ruiz 39'15''
7
Pilar Arriola 39'30''
8
Javier Fernandez 40'22''
9
Francisco Frias 43'36''
10
Antonio Fernandez 45'22''
11
Iñaki Zubillaga 46'48''
1996
-Azaroaren 16a

Suso: 29'43"ko denbora jaitsi daiteke
-Barren astekaria. 1996-XI-22
Hamaika ikusteko jaioak garela esan ohi da, eta arrazoiarekin. Nork esango luke Plaza Handitik Karakateraino bitarteko aldapa gogorrak arnas-estuka igo eta gero, sprinterako indarrik geratuko zitzaienik lasterketa buruan zihoazen biei? Lasterketaren amaiera ikusteko Karakate gainera igo ziren zaletuak aho zabalik geratu ziren eibartarrak eta elgoibartarrak egin zuten denborarekin.

Sprintean

   Aldai eibartarrak Susoren errekorra hautsi zuen iaz, marka berria 30'50''an ezarriz.  Aurten Susok ez dio barkatu eibartarrari. Lasterketa osoan Aldai aurretik joan zen arren, Jose Mari Fernandez Susok aurrea hartu zion azken metroetan. "Hasieratik indartsu atera zen Aldai. Lasterketaren buruan jarri ginen biok. Estazioan trenbidea zeharkatzea pentsatuta nuen baina Karakoletik joateko esan ziguten antolatzaileek. Honez gain, Agarrera heltzean hesi bat itxita topatu genuen eta bion artean irekitzen saiatu ginen. Minutu erdi edo egongo ginen zeregin horretan. Hor denbora galdu izan ez bagenu marka hobe egingo genukeen. Ez nuen espero 29'43'' egiterik baina, hala ere, argi ikusi dut jaitsi litekeela".

   Juan Aldai eta Jose Mari Susoren arteko norgehiagokaz aparte, Karakatera Igoeraren III. edizioak izan zuen bestelakorik. Guztira 12 partehartzaile egon dira aurten. Oinezkoen txandarik ez zen egon, denak atera ziren 11etan. Elgoibar, Plazentzia eta Eibarko korrikalariek hartu zuen parte. Lehen aldiz, 50 urtetik gorako batek eta emakume batek korritu zuten.

 
-Sailkapena
1
Jose Mari Fernandez "Suso" 29'43''
2
Juan Aldai 29'50''
3
Jose Cruz Montes 32'17''
4
Unai Bengoa 33'13''
5
Iñaki Konde 35'24''
6
Jose Antonio Agote 35'25''
7
J. Martin Lopez de Lrrainzar 38'09''
8
Aitor Ansoategi 39'24''
9
Andoni Calles 40'48''
10
Pilar Arriola 41'43''
11
Iñaki Zubillaga 44'48''
12
Antonio Fernandez 47'40''
   
1995
-Azaroaren 18a

Juan Aldaik errekorra hautsi zuen bidea ezagutu gabe
-Barren astekaria. 1995-XI-24
Eibartar bat, Juan Aldai mendizale ezaguna izan zen joan den larunbat goizean Karakate gainera iritsi zen lehen korrikalaria. Urgazik eta Morkaikok antolatutako Karakatera Igoeraren II. edizio honetan zazpi korrikalari baino ez ziren ausartu denboraren aurka, Karakateko malda gogorrak igotzera.

   Inork ez zuen espero iazko edizioan Jose Mari Fernandez Suso elgoibartarrak ezarritako 31 minutu eta 34 segunduko denbora hautsiko zuena eibartar bat izango zenik. Tontorrera heltzeko 30 minutu eta 50 segundo behar izan zituen eibartarrak, lehiakide guztiak ondo atzean laga zituelarik.

    "Ikaragarria", "como una moto" eta antzerakoak entzun zitezkeen Karakate gainean gainontzeko korrikalarien ahotan Aldaik egindako denboraren berri izan zutenean. Dena den, bigarren heldu zen Fernandez Susok ere, berea zen errekorra hautsi zuen 31'03''ko denbora eginez. Lasterketa hasieran Maiztegi, Suso eta Montes-ek erritmo bizia jarri zuten. Gainontzeko lau partehartzaileak atzetik zihoazen, irabazlea barne. Berasetara heltzean, ordeam lasterketari buelta eman zion eibartarrak. Elgoibarko partetik Karakatera igotzen zen lehen aldia izan arren, aurrea hartu zien eibartarrak lehen hirurei, mendian ondo baino hobeto moldatzen dakiela eta izugarrizko orientazio ona duela erakutsiz. Karakatera heltzena gainontzeko partaideek harrituta komentatzen zuten eibartarraren forma ona, bidezidor guztiak hartu beharrean, zati askotan gainera, pistatik igo baitzen.

   Eguraldi eskasa

   Eguraldiak ez zuen ikuskizuna ederragoa egiten gehiegi lagundu. Ikusle gutxi bildu zen Karakate tontorrean zazpi korrikalarien iritsiera txalotzeko. Joan-etorrian zebilen behe lainoak, euriak eta hotzak gogorragao bihurtu zuen igoera. Dena den, hotzagatik edo batek daki zergatik, iaz egindako denborak jaistea lortu zuten korrikalariek."

 
-Sailkapena
1
Juan Aldai 30'50''
2
Jose Mari Fernandez "Suso" 31'03''
3
Jose Cruz Montes 31'25''
4
Santi Maiztegi 32'28''
5
Sabin Zenarruzabeiti 35'28''
6
Jose Antonio Agote 35'31''
7
Unai Bengoa 35'50''
1994
-Azaroaren 19a

Karakateko erregeak
-Barren astekaria. 1994-XI-25
Jose Mari Fernandez Suso korrikalariak 1980. urtean Pedro Etxeberria Mantxillak lortutako errekorra "desegin" zuen joan den larunbatean Karakateko aldapa gogorrak 31 minutu eta 34 segundutan igo baitzituen. Jendez gainezka zegoen Karakateko gaina Fernandez noiz helmigaratuko zain.

   Plaza Handiko frontoitik Karakateko buzoira dauden bi kilometro t´erdiak Mantxillak baino ia zazpi minutu gutxigotan burutzea lortu zuen Jose Mari Fernandezek. Esfortzuak eragindako sufrimendua aurpegian igartzen zitzaiolarik iritsi zen helmugara bertara igo zen makina bat herritarren harriduraren artean. Atzetik Fernandezek jarritako erritmo gogorrari eutsi ezin izan zion Jose Felix Iglesias heldu zen eta hirugarren Jose Antonio Agote. Lehendabizikoz burutu den lasterketa honetan 11 herritarrek hartu zuten parte. Lehen edizio honen arrakaste ikusita Urgazi Triathloi Taldeak eta Morkaikok datorren urtean berriz ere Karakateko igoera antolatzeko asmoa agertu dute."

 
-Sailkapena
1
Jose Mari Fernandez "Suso" 31'54''
2
Jose Felix Iglesias 35'56''
3
Jose Antonio Agote 37'47''
4
Juan Fernandez 38'00''
5
Javier San Martín 38'54''
6
Jose Ramon Ortuoste 39'06''
7
Ignacio Pérez 39'34''
8
Aitor Ibabe 39'40''
9
Iñigo ortuoste 40'53''
10
Aitor Atorrasagasti 44'20''
11
Antonio Fernandez 44'22''
   
2005© Morkaiko Mendizale Elkartea