Aritz Kortabarriak irabazi du Karakateko igoera, errekorra hautsiz
-Elgoibarren webgunea. 2006-XI-19
Marka eta errekor guztiak apurtu ditu aurtengo Karakaterako Igoerak: denborarik onenarena, partaidetzarena eta baliteke ikusle kopuruarena ere. Aritz Kortabarria irabazlea 29 minutu justuan iritsi da Plaza Handitik (42 m.) Karakateko tontorreraino (764 m.). Susoren errekorra 43 segundutan hobetu du 24 urteko arrasatearrak. Guztira 38 lagunek parte hartu dute eta Ibon Gabilondo izan da lehen elgoibartarra (32:02).
1997tik Jose Mari Fernandez "Suso" elgoibartarraren esku zegoen errekorra (29:43) gainditu du Haritz Kortabarria arrasatearrak. Bidea ez ezagutzea ez da oztopo izan. Bai, ordea, Ionut Zinka Gasteizen bizi den jatorri errumaniarreko mendi korrikalari ezagunarentzat. Pare bat aldiz galdu ostean, hirugarren postuan iritsi da, proba irabazteko faboritorik argiena zirudiena. Lehen elgoibartarra Ibon Gabilondo izan da. Honek 32:02-ko denbora ezarri du helmugan, bere markarik hoberena baino 2 segundu gehiago, alegia.
Partaidetza Errekorra
38 lagunek parte hartu dute aurten, inoiz izan den partaidetzarik handiena. Iaz 30 lagunek egin zuten igoera. |
|
| -Sailkapena |
|
|
1 |
Aritz Kortabarria |
29'00" |
2 |
Josu Arregi |
29'18" |
3 |
Ionut Zinka |
30'05'' |
4 |
Mikel Navarro |
31'01'' |
5 |
Ibon Gabilondo |
32'02'' |
6 |
Jose Mairi Fernandez (Suso) |
32'19'' |
7 |
Iñigo Ortuoste |
32'32'' |
8 |
Julen Garitano |
32'36'' |
9 |
Joseba Tobar |
33'01'' |
10 |
Haritz Arrieta |
33'27'' |
11 |
Jon Revert |
33'32'' |
12 |
Igor Urionabarrenetxea |
34'00'' |
13 |
Jose Cruz Montes |
34'00'' |
14 |
Jose Antonio Ruiz del Rey |
34'23'' |
15 |
Igor Rey |
34'43" |
1 |
Maria Pilar Arriola |
40'46' |
|
|