| |
Data |
Ekintza |
Zailtasuna |
Xehetasunak |
| Urtarrilak 29 |
Azpeitia - Ernio - Bidania |
*** |
|
| Otsailak 18 |
Artikutza. Sagardotegia |
** |
|
| Martxoak 4-5 |
Mendizeharko eskia |
**** |
|
| Martxoak 12 |
Zaldibia - Enirio - Lizarrusti |
*** |
|
| Apirilak 30 |
Uitzi - Ireber - Eratsun |
*** |
|
| Ekainak 18 |
Itxina - Gorbea |
**** |
|
| Uztailak 16 |
Oriñón - Laredo - Santoña |
** |
|
| Irailak 23-24 |
Astebukaera piriniotan |
*** |
|
| Urriak 21 |
Izki - Ardandegia |
** |
|
| Azaroak 12 |
Dorleta - Andarto - Araotz |
** |
|
Zailtasuna-maila: * [oso erraza] ** [erraza] *** [ertaina] ***** [gogor samarra]
|
| Azpeitia - Ernio - Bidania |
| Urtarrilak 29 |
Oraingoan Gipuzkoako mendi ezagunetako batetara joango gara, baina bide ezezagunetako batetik. Ernio mendira.Azpeiti herri bertatik abiatu eta zuzen zuzen Arauntza tontorra igoko dugu. Hemen izango ditugu eguneko aldaparik gogorrenak , baina bista ederrak leunduko dituztenak. Denbora guztian Azpeiti, Erlo eta Urolako bailera edukiko ditugu begi bistan.Arauntzatik Zelataunera Etumetatik barrena , gainez gain joango gara kostaldea ezkerretara eta gipuzkoa barneko mendiak eskuinetara ditugularik. Zelataunen izango dugu indar berritzeko aukera. Oraindik mendi gosez daudenak berriz,Ernio gainera igo daitezke. Gero , denok batera Bidaniako Trintxera ostatutara jeitsiko gara.
Eguraldiak lagundu ez gero bista ederrak dituen mendi irteera egokia dugu urtea hasteko. |
| 15 km |
| 5 ordu |
Gora: 1000m
Behera: 300m |
| Ertaina |
| |
| Artikutza. Sagardotegia |
| Otsailak 18 |
Sagardotegiko ohiko menua berez da goxoa, baina mendi buelta eder ba egin ostean, ez du parekorik! Hortaz, gosea egin asmoz, Nafarroako lurretan dagoen, baina donostiarra den, herri txiki eta magiko batera joango gara pasiaran: ARTIKUTZAra. Pagadi eta harizti ederrez osatutako baso baten erdian dago Artikutza. Basoan barrena barneratu eta mendi buelta lasai bat egingo dugu. “Eskas”eko lepotik oinez abiatuko gara, autoz ezin baita joan, galerazita dago.
Irteeraren bigarren zatian sagardotegiak eta sagardoak hartuko du mendiaren lekua. Hernani inguruko sagardotegi batera joango gara, eta presa handirik gabe, iluntzerako itzuliko gara Elgoibarrera. Gero gerokoak, amen.
|
| 12 km |
| 3:30 ordu |
Gora: 300m
Behera: 300m |
| Erraza |
| |
| Mendizeharko eskia |
| Martxoak 4-5 |
Estraineko aldiz zeharkaldi (trabesia) eski irteera bat egingo dugu aurten. Gure herrian ere gero eta zaletu gehiago daudela ohartu garelako erabaki dugu gisa honetako irteera antolatzea. Irteera bera, ostiralean izango da eta itzulera, berriz, domekan. Eskiekin nora joango garen erabakitzeke daukagu oraindik; eguraldia eta elurarren egoeraren arabera hartuko dugu azken erabakia. Halere, zeharkaldietan hasiberriak diren mendizaleentzako toki apropos bat hautatzen saiatuko gara. Irteeraren eguna hurbildu ahala zehaztu eta azalduko ditugu behar bezala xehetasun guztiak. |
| Irteera martxoak 3 iluntzean |
| Gogor samarra |
| |
| Zalbidia - Enirio - Lizarrusti |
| Martxoak 12 |
Zaldibi herritik abiatuko gara Aralar aldera. Ibilaldi honetan gentilen kaltzadatik barrena sartuko gara Aralarren. Goierriko artzainek ehundaka urtetan beren artaldeekin negu bukaeran egin izan duten bide berbera egingo dugu. Egunaren lehen zatian aldapa gora igotzea tokatuko zaigu, Enirioko txabola eta zelaitera heldu arte. Hemendik, Lareoko potzura joko dugu. Leku eder hau pasa eta Lizarrustiko haitzen albotik Lizarrustiko mendatera helduko gara. |
| 15 km |
| 5 ordu |
Gora: 850m
Behera: 300m |
| Ertaina |
| Uitzi - Ireber - Eratsun |
| Apirilak 30 |
Ibilbide honetan Basaburuko pagadiak ezagutuko ditugu, eta pago artean egingo dugu bidea. GR-12aren etapa ezezagun, baina aldi berean ederra egingo dugu. Uitziko portutik sartalderantz abiatuko gara oinez. Ibilbidearen erdi aldera, berriz, Ireberreko tontorrera (1.204 metro) igoko gara. Ezagutu beharreko parajeak eta mendia dira Ireberrekoak. Hango baso, larre eta tontor harritsuek paisaia ederra osatzen dute; garbia, ibiltzeko aproposa. Ireberrena paisaia horren erdian zutitutako mutur harritsu bat baino ez da. Ondoren, Otsoloako bailara bakartiko belardietan atseden hartzeko parada izango dugu. Azkenik, haritz eta pagadietan barrena, iparraldera joko dugu Erasun herrira, gure helmugara, iritsi arte, Retegi II pilotari handia sortu zen herrian amaituko baitugu txangoa. |
| 20 km |
| 6 ordu |
Gora: 800m
Behera: 1000m |
| Ertaina |
| |
| Itxina - Gorbea |
| Ekainak 18 |
Bizkaia eta Arabako mugetan burutuko dugu ibilbide luze xamar, baina eder hau. Orozkoko Urigoiti auzotik abiatu eta “Axularreko begia”ren barrena, Itxiñako paraje magikoan barneratuko gara. Mariren baimenarekin, “Supelegor”ko koba bisitatu ondoren, Itxiña guztia zeharkatuko dugu “Arraba”ko zelaietara irten arte. Handik, “Pagomakur”etik datorren bidea hartu eta Gorbea mendira igoko gara. Tontorreko Gurutze ezagunaren azpian indar berrritu, eta Gorbea igotzeko ohikoa ez den bide batetik jeitsiko gara “Sarria”ko parketxera. |
| 22 km |
| 7 ordu |
Gora: 1100m
Behera: 900m |
| Gogorra |
| Oriñon - Laredo -Santoña |
| Uztailak 16 |
Uda aldeko irteera honetan itxasoa eta mendia ustartuko ditugu. Goizean Oriñon eta Laredo arteko bidea burutuko dugu Sierra Candinako mendietan barrena. Sierra Candina, itxaso parean dauden haitz ikusgarri batzuek osatzen dute. Sonabia auzotik abiatu eta garai batetan arraina saltzera joaten ziren emakumeek egiten zute bidea egingo dugu. Laredora heltzen garenean, eguraldiak lagundu ez gero, txalupa bat hartu eta Santoñara joango gara. Han, ordu batzuetan itxasoaz eta hondartzaz gozatzeko aukera izango dugu elgoibarrera bueltatu aurretik. |
| 12 km |
| 4 ordu |
Gora: 500m
Behera: 500m |
| Erraza |
| Izki - Ardandegia |
| Urriak 21 |
Mahats batze garaian Errixora bisitan joango gara, ardo onaren usainean. Ez dugu mahatsa batzeko lanik hartuko edo hartu haraziko, ordea, ardandegi bat bisitatu eta bertan bazkadu baizik. Baina aurretik, bidean Izkiko Parke Naturalean mendi buelta bat egingo dugu. “Izki”, Gasteizko Mendien hegoaldean eta Kantabria mendi lerroaren iparraldean dagoen baso handi bat da. Udazkenak bertako ametz, urki, pago eta haritzei ematen dien kolore desberdinez gozatzeko aukera izango dugu. Guk, “Apinaiz”tik Kintanara joko dugu. Mendi buelta burutu ondoren, errioxako ardoaz gozatzera txanda helduko da. Bertako ardandegi batean ondo bazkaldu, eta iluntze alderako etxera etorriko gara, pormal-pormal. |
| 10 km |
| 3 ordu |
Gora: 350m
Behera: 350m |
| Erraza |
| Dorleta - Andarto - Araotz |
| Azaroak 12 |
Udazkenaren bihotzean Deba ibaiaren sorburuetatik ibiliko gara. Arlabango “Dorletaren Ama”ren aldaretik abiatu eta Elgea aldera joango gara poliki-poliki gorantz. Haize errota erraldoiak ikusi orduko, Degurixa aldeko paraje ederrerantz joko dugu. ‘Urbia txiki’ honetan tripa betetzeko geldialdi bat egin ostean, Andartoko tontorra (1.105 metro) igoko dugu. Eguraldia lagun Debagoienako txokoen bista paregabea izango dugu. Gertu dagoen Aitzgorriko mendilerroa eta “Urkulu”ko urtegi polita ikus daitezke bertatik. Tontorretik Araotzera jeitsiko gara, Arantzazura bidean dagoen goi-mailako eskalatzaileek erabiltzen duten eskalada-eskolara, hain zuzen ere. |
| 15 km |
| 5 ordu |
Gora: 700m
Behera: 800m |
| Erraza |
|
|