Kaixo lagun mendizale eta urte berri on!!
Urtarrilak 21erako hurrengo proposamena luzatzen dizuegu. Autobusez Zumarragara abiatuko gara eta Zumarragatik Elgoibarrera mendi bidietatik etorriko gara.
Elgoibarko King-Kong pareko autobus geltokian 8:20etan urtetzen den autobusean Azkoitira joango gera. Azkoitin 9:05etako autobusa hartu eta 9:30etan Zumarragan izango gara.
Ibilbidea 5-6 ordu ingurukoa izango dela uste dugu: Zumarraga – Irimo (935m) – Elosua (667m) – Irukurutzeta (899m) – Karakate (749m) – Elgoibar
![]() |
| From WebOrrirakoIrudiak |
Izen ematea ez da beharrezko baina aurretik izena ematen dutenei autobus gastoak Morkaikok ordainduko dizkie.
Eguraldi iragarpenak nabarmen euria egingo duela aurreikusten badute irteera bertan behera geldituko da eta beste asteburu baten egiten saiatuko gara.
Bidean bazkaltzeko mokautxoren bat ekartzea gomendatzen dugu.
Animatu zaitezte!!










Barkatu, baina nik uste ibilbidea Urretxu- Elgoibar izango dela eta ez Zumarraga-Elgoibar. Irimo mendia Urretxun dago.
geroarte
Kaixo AE,
Jakin badakigu Irimo mendia Urretxuko udalerriaren administrazio mugetan kokatua dagoela, baina autobusak Zumarragan utziko gaituenez (tren geltokiaren ondoan), bertatik abiatuko gara oinez, horregatik izendatu dugu Zumarraga-Elgoibar.
Hala ere, eskerrik asko.
MORKAIKO ME