oinarriak

Morkaiko Mendizale Elkarteak, abenduan, urtero antolatzen du argazki lehiaketa. Argazkiok, mendiari buruzkoak izan behar izaten dute, eta astebetez, Kultur Etxeko sotoan antolatzen den erakusketa batean ikusgai gon ohi dira, bertara inguratzen den jendeak ikusi, eta botoa emateko aukera izango baitu. Boto gehien jasotzen dituen argazkiak Ikusleen saria jasotzen du, eta gainontzeko bi sariak Ongarri Kutur Elkarteko kideek epaitzen dituzte, argazki digital onenarena, eta argazki onenarena, hain zuzen ere.

Anima zaitezte zuek ere zeuon argazkiak aurkeztera!

Gaia: mendia
Neurria: Librea
Kantitatea: gehienez 4
Data: 2004an ateratakoak
Kolorea: koloretan nahiz txuri-beltzean
Aragazkiak non eta noiz ateratakoak diren, izenburua eta egilearen izena jarri, kontakturako telefono batekin batera eta bulegora Morkaiko M. E.-aren bulgora ekarri.

Digitalak
E-postaz: gehienez 2MB, jpg formatoa
morkaiko@morkaiko.net-era bidali.
Eskura: CD batean, jpg formatoan bulegora ekarri

     
2004ko edizioa
X. argazki lehiaketa
Ongarri Kultur Elkarteak osatutako epaimahaiak Cesar Martinek aurkeztutako argazkia saritu zuen eta Bolivian ateratako argazki honi esker irabazi zituen 125 euro. Iaz ere bera izan zen argazki lehiaketaren irabazlea, Patagoniako Torres del Peine mendiei ateratako argazkiagatik.
 
Argazki Digital Onenaren Saria, berriz, Benito Canterok irabazi zuen Atxarten ateratako argazki batekin. Benitok, 75 euro eskuratu zituen.
 
Azkenik, Ikusleen Saria Jon Peli Uriguenentzako izan zen. Alpeetan ateratako “Izotzezko Itsasoa” izeneko argazkia izan zen jendearen gustukoena, botu gehien jaso zituena izan baitzen, Jon Pelik, 100 euro irabazi dituelarik.
 
Asko izan ziren erakusketara hurbldu zirenak, 200-250 lagun, kalkulatzen dugu. Guztira 162 botu jaso genituen.
 
Bukatzeko, esan, 74 argazki aurkeztu zirela, hauetatik 43 digitalak. Harrera ona izan du argazki digitalen I. lehiaketak eta hurrengo urterako ere guztiok animatu nahi zaituztegu parte hartzera.
 
Cesar Martinen argazki irabazlea
   
 
Jon Peli Uriguenen argazki saritua (ikusleek hautatua)
   
     
Benito Canteroren argazki irabazlea (digitalen sailean)
2005© Morkaiko Mendizale Elkartea