| Mendi irteerak gure egutegiaren oinarrizko ekintzak dira. Hilabetero bat antolatu ohi dugu abuztuan eta abenduan ezik. Gure egutegian kontsultatu ditzakezute aurtengo mendi irteera guztiak.
Ohituraz irteera gehienak Euskal Herri barruan antolatzen ditugu, baina urtean behin edo birritan Pirineotara, Europako Mendietara edo EHko mugatatik gertu dauden beste zenbait menditara ere egiten ditugu asteburu osoko irteerak.
Autobusak eskeintzen dituen abantailaz baliatu ohi gera trabesiak egiteko, baina azken aldian Elgoibar inguruko irteeratan garraio publikoa erabiltzen ere hasi gara. |