Probaren lehenengo edizioa 1994ko irailean jokatu zen eta ordutik aurrera urtean urtean gero eta jende gehiago animatu da Plaza Handia eta Karakatek gaina lotzen dituen lasterketa hau korritzera. Ohituraz azaroaren 3. sapatuan izanten da, Behobia-Donostia lasterketaren hurrengo sapatuan. Izen ematea (dohan) goizeko 10etan Elgoibarko plaza naguzian egiten da eta irteera bertako frontisetik 11ketan.
Lasterketa gogorra izan arren, apur bat entrenatuta ondo egin daiteke, beraz, anima zaitez eta parte har ezazu hurrengo edizioan! |