FINALISTA EGUNA Informazio orokorra
 
Informazioa
Aurkezpena
Bazkideak
Federatuak
Egutegia
 
 
 
 
 
 
Egoitza
Liburutegia
Mendi materiala
Eguraldi iragarpena
Link interesgarriak
Iradokizunak
Finalista Eguna haurren artean mendi eta natura zaletasuna suspertzeko Morkaiko Mendi Elkarteak antolatzen duen ekintza da. Haurrentzat zuzenduta dagoen arren, gurasoak ere parte hartzera animatu nahi ditugu.

Haurrek, beraien datuak agertzen diren txartelak lagatzen dituzte urtean zehar mendi tontorretako buzoietan. Mendizaleek jasotzen dituzte txartelok eta Morkaikora ekartzen edo bidaltzen dituzte. Apiril bukaerarako, haur bakoitzak fitxa bat bete behar du, apiriletik apirilera igo dituen mendiak zein izan diren adieraziz, eta fitxa edo zerrenda hori Morkaikoren lokalean utziz.

Ekaineko lehen igandean Finalista Eguna ospatzen dugu San Pedron. Aurten ekainaren 14an. Bertan, urtean zehar eginiko mendi kopuruaren arabera dominak banatzen zaizkie haur eta gurasoei. Txartel guztiak ez direnez gure eskuetara iristen, fitxen arabera banatzen ditugu dominak. Ondoren, bazkalaurrea, haurrentzako jokoak eta lagun arteko bazkaria izaten dira.

Finalista Eguna aspalditik datorren ekintza izan arren, azken urteotan berrindartzen ari den jai eguna da. Iaz, esaterako, 56 haurrek jaso zuten domina bana. Morkaikotik haur eta guraso guztiak parte hartzera animatu nahi genituzke, mendia ezagutu eta mendiaz gozatzeko aukera ona dela iruditzen zaigu-eta.

Honen inguruko berri gehiago edo txartelak eta fitxak jaso nahi izanez gero, Morkaikoren lokalera agertzea besterik ez duzue: Errosario kalea, 17.Eta gustura asko argituko dizkizuegu kezka guztiak. Gure ordutegia honakoa da: Astelehenak eta Ostegunak 19:00-20:30.

   

Morkaiko.net