FEDERATUAK. Mendian ibiltzeko federatzea komeni da
 
Informazioa
Aurkezpena
Bazkideak
Federatuak
Egutegia
 
 
 
 
 
 
Egoitza
Liburutegia
Mendi materiala
Eguraldi iragarpena
Link interesgarriak
Iradokizunak
Mendi Federatu txartelak tramitatzeko epea zabalik dago. Federatu txartel honen jabe izateak, oinarrian, mendi istripu aseguru bat edukitzea suposatzen du. Hortaz, mendian dabiltzanei federatu daitezela gomendatzen diegu.

Federatzeko atxikitzen dugun formularioa ondo beteta eta ordainagiria Morkaiko M.E.-ra heldu arazi beharko dituzue. Lokalera (Errosario kalean) ekarri ditzakezue edo emailez morkaiko@morkaiko.net ere bidali ditzakezue.

- Formularioa:

- Federatuaren datu guztiak ondo beteta aurkeztu behar da.

- Aurten estrainekoz formularioan aukerak X batekin markatuta prezio totala kalkulatuta azalduko da zuzenean, lana errazte aldera.

- Ordainagiria:

- Pertsona bakoitzeko ordainagiri bat

- Federatuaren izen abizenak agertu behar dira ordainagiriaren kontzeptuan

DESKARGATU HEMEN: 2010-ean federatzeko formularioa eta tarifa (xls)

Federatzeko tramitea abenduaren lehenengo hamabostaldian egitea komeni da. Honela urte hasierarako segurua bera eta karneta prest izango dituzu.

Federatu txartela jasotzera lehen bai-lehen etorri zaiteztela eskatzen dizuegu. Txartel hau jasotzeak bakarrik ziurtatuko du segurua tramitatuta dagoela. Remesa bidali eta 15-20 egunetara etorri ohi dira txartelak.

   

Morkaiko.net