| Aspalditik antolatu izan ditugu mendiarekin zerikusia duten emanaldiak baina ikusirik emanaldi hauek sortzen duten ikusmina azken urteetan ekintza honi bultzada handiago bat ematen saiatu gera.
Hau dela eta azken urteetan 4-6 emanaldi inguru biltzen saiatu gera eta udaberri aldera asteazken iluntzetan emanaldi hauek jarraian eta ziklo baten barruan aurkezten saiatu gara. "Udaberriko azteazkenetan mendi emanaldiak" zikloak hain zuzen ere.
Emanaldi hauek Elgoibarko Musika Eskolako aretoan izan ohi dira. |