ARGAZKI LEHIAKETA Informazio orokorra
 
Informazioa
Aurkezpena
Bazkideak
Federatuak
Egutegia
 
 
 
 
 
 
Egoitza
Liburutegia
Mendi materiala
Eguraldi iragarpena
Link interesgarriak
Iradokizunak

Morkaiko-ko bazkide eta argazkizalea bazara, gure mendi argazki lehiaketan parte hartzeko aukera daukazu. Aurkeztutako argazki guztiekin ohituraz abenduaren 3. astean erakusketa bat antolatuko dugu Kultur Etxeko sotoan.

Bertaratzen zaretenok, argazkirik onena iruditu zaizuena bozkatzeko aukera izango duzue eta argazki irabazleak Ikusleen Saria jasoko du.

OINARRIAK:

  • Argazkiak entregatzeko azken eguna: Abenduaren 1a izan ohi da.
    Gaia: Mendizaletazuna edo Mendia.
  • Argazkia lehiaketaren urte berean ateratakoa izan beharko da.
    Bazkide bakoitzak 4 argazki aurkeztu ditzake gehienez.
  • Nola entregatu? Eskura, Morkaikoren egoitzan: CD batean, jpg formatoan ekarri bulego orduetan.
  • Formatoa: Koloretan nahiz txuri-beltzean eta neurri normalak, panoramikorik ez.
  • Tamaina: Gutxienez 1 Mb.
  • Argazki lehiaketan parte hartzeko ezin bestekoa da morkaikoko bazkide izatea.
  • Eman beharreko datuak: Argazkiak non eta noiz ateratakoak diren, izenburua eta egilearen izena jarri, kontakturako telefono batekin batera eta Morkaiko M. E.-aren bulegora ekarri.

    SARIAK:
    Argazki onena: 150€
    Ikusleen saria: 125 €
    * Epaimahaia: Ongarri Kultur Elkarteko kideak

   

Morkaiko.net