2014 URTEKO EKINTZA EGUTEGIA

Urte berriarekin batera, MORKAIKO ME-a ekintza berriz bete du aurretik dugun 2014 urte osoa.  Era guztietako ekintzak eta denontzako, txiki eta nagusientzat, oinezko eta BTT zaleentzat, mendi eski eta elurzaleentzako…  Espero dugu denon gustokoak izatea ¡!!

DATA

EKINTZA

URTARRILA Igandea, 26 Xoxote – Ume eta nagusientzat
OTSAILA Larunbata, 15 Urdaburu + Sagardotegia
MARTXOA Larunbata, 1 Sargoate – Auzolanean
8-9 (Asteburua) Pirineoa.  Mendi eskia
Larunbata, 15 Zuhaitzaren eguna Sargoaten – Umien laguntzarekin
APIRILA 5-6 (Asteburua) Pirineoa.  Mendi Eskia. OUTLET Refugioa (CD EIBAR)
Larunbata, 12 Aitzkorriko mendilerroa
Igandea, 13 Pagoeta – Ume eta nagusientzat
17-21 (Aste Santua) Pirineoa. Mendi Eskia + Raketak
MAIATZA 1-4 (Zubia) BTT. Oionetik Bermeora
Larunbata, 10 Morkaikoren Eguna
EKAINA Igandea, 7 Sargoaten auzolana
UZTAILA 19-20 (Asteburua) Pirineoa.  Oinezkoa
IRAILA Igandea, 14 Gorbea mendigunea
URRIA 11-12 (Asteburua) Pirineoa.  Oinezkoa
AZAROA Larunbata, 15

18tik abenduaren 18ra

Karakateko Igoera

Emanaldi zikloa

ABENDUA Larunbata, 13 Sierra Salvada (ORDUÑA)

Urtea aurrera doan einean ekintza gehio antolatzea ere izango da. Ekintzen datak gerturatu ahala, beti bezela, informazio osoa zabalduko dugu.  Eguraldiaren arabera ekintzetan aldaketa izan daitezkeela kontuta izan.  Egutegi osoa eta gerta daitezkeen aldaketak, web orrian topatu ahal izango duzue ere.

Gogoratu MORKAIKO ME-ko ateak guztiontzat zabalik daudela, edozein proposamen entzun eta aurrera eramateko.

Animatu ¡!!

Kategoriak Irteerak, Orokorra | Erantzun

Mendi Emanaldi Zikloa

Urteroko mendi zikloa gaur hasiko dugu etxeko jendearekin, Musika Eskolan iluntzeko 21:00etan. Bertan ikusiko zaitugula espero dugu! Hitzaldiak, ikusentzunezkoak eta mahaingurua eskainiko ditu Morkaikok mendi emanaldi zikloan

Egitarau zabala prestatu dugu Morkaiko mendizale taldetik Udazkeneko mendi emanaldi ziklorako. Azaroaren 19an hasiko da Imanol Garaizabalek eta Aaron Garmendiak raid probei buruz eskainiko duten emanaldiarekin.

•Raid probak, azaroaren 19anOrientazio raid proben inguruko hitzaldiarekin hasiko da Morkaikoren aurtengo mendi emanaldi zikloa. Euskal Herriko raid proben ligan lehen postuan dauden Imanol Garaizabal elgoibartarra eta Aaron Garmendia laudioztarra gonbidatu ditu Morkaikok, indarra hartzen ari den kirol modalitate honen inguruko azalpenak eman ditzaten.

•Pioletak dantzan, azaroaren 27anBigarren emanaldian “Pioletak dantzan” izeneko ikusentzunezkoa eskainiko du Iñigo Andola eskalatzaileak. Pirinioetako hainbat mendi eta paretetan eginiko eskalada saioak batu ditu Andolak 40 minutuko ikusentzunezko lan honetan.

•Mahai-ingurua, abenduaren 2anMendiko lasterketen inguruko mahai-ingurua antolatu du Morkaikok abenduaren 2rako. Lasterketetan dihardute hiru emakumek hartuko dute parte solasaldian: Uxue Fraile, Silvia Trigueros eta Maddi Arrazolak. Ainhoa Lendinezek gidatuko du saioa.

•Alex Txikin eta Ekaitz Maiz, abenduaren 11nAlex Txikon lemoarrak eta Ekaitz Maiz nafarrak Karakorum (Pakistango) mendikatean daude Trango Dorreetan eginiko eskaladak azalduko dituzte Morkaikok eta Arnaldo askatu herri ekimenekoek elkarlanean antolatu duten emanaldian. Munduko pareta bertikal garaienak dira sei mila metrotik gora dauden orratzok. 2.000 metroko maldak eta 90ºko jaitsierak dituzte.

•EskandinaBike, abenduaren 18anJulen Salaberria, Eñaut Izagirre eta Mikel Arosa elgoibartarrek joan den udan Norbegian barrena eginiko bizikleta bidaiaren kontakizunarekin amaituko da aurtengoz mendi emanaldi zikloa.

Musika eskolan eta Herriko Antzokian: Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan eskainiko ditugu emanaldi guztiak, bat izan ezik: Alex Txikonen eta Ekaitz Maizen saioa Herriko Antzokian izango da. Ordu berean hasiko dira guztiak, 21:00etan.

2014 mendi emanaldiak

Kategoriak Orokorra | Erantzun

XXI. KARAKATEKO IGOERA

Azaroaren 15ean, larunbatean, ospatuko dugu XXI. Karakateko Igoera. Irteera goizeko 11etan emango diogu Elgoibarko Plaza Haunditik.

Kontutan hartu beharrekoak:

 -          Bidea ez da markatuta egongo. Norberak nahi duen bidetik igo ahal izango du, beti ere baserritarren zaate eta itxiturak errespetatuz. Irteera: Plazako frontoiko frontisa. Helmuga: Karakateko puntu geodesikoa.

-          Izen ematea doakoa da. Aurrez edo egunean bertan goizeko 10etatik aurrera.

-          Ondoren bazkaria izango da, babajana. Gehienez 40 lagunentzako lekua izango da. Dutxatzeko aukera izango da proba eta gero.

-          5 sari banatuko ditugu:

  •     1. sailkatua: txapela eta Mauxitxa gazta
  •     1. emakumea: txapela eta Mauxitxa gazta
  •     1. mutil elgoibartarra: Mauxitxa gazta
  •     1. emakume elgoibartarra: Mauxitxa gazta
  •     Aurpegirik onenari saria: Mauxitxa gazta

Izena emateko morkaiko@morkaiko.net helbidera idatzi edo etorri Errosario kaleko lokalera astelehen edo ostegunean 19:00etatik 20:30etara.

 Denok zaudete parte hartzera gonbidatuta!!

Kategoriak Orokorra | Erantzun

ATXOLIN ETA KARAKATEN AUZO-LANA

Kaixo lagun mendizale,

Larunbat honetan Kortazabal (Atxolin) eta Karakate iturruak txukuntzeko prestatu dugun bigarren saioa daukagu.
Aurreko larunbatean 16 lagunek Karakate eta Kortazabal (Atxolin) iturri eta iturburuak txukundu genituen. Oraingoan joan zan astean bukatu gabeko lanak bukatu eta Upaigoitik Atxolinerarteko bidea garbitu eta txukundu nahi dugu. Hemen dauzkazue asteburu hontako zenbait argazki.

Goiz pasa eder bat pasa nahi baduzu animatu. Erantzun e-mail hau edo deitu 636994798 telefonora (Aitzol).

8etan IMHko tenisean.
Hamarretakua egongo da.DSC_0009 (Medium)IMG_3759 (Medium)

IMG-20141006-WA0007

Proposamena gustokoa izango duzulakoan, jaso agur bero bat.

Morkaiko ME.

Kategoriak Orokorra | Erantzun

Atxolin eta Karakate iturrien konponketa auzolanean Urriak 4 eta 11

Sargoateko Iturria auzolanean konpondu eta txukundu ondoren orain Atxolin eta Karakateko iturrien txanda dator. Hau da gure proposamena.
Urriak 4: Atxolingo Iturria konpondu eta Upaigoitik doan bidea atontzeko lanak.
Urriak 11: Karakateko iturria konpondu.
Bi egun hauetan IMHko Tenis ondoan geldituko gara goizeko 8retan.
Animatu zaitezte eta etorri auzolanean gure ondarea mantentzen laguntzera. Hamarretakorik eta giro onik ez da faltako!!
Interesatuak deitu 636994798 telefonora (Aitzol Arriola) edo emailez morkaiko@morkaiko.net edo ostegunean gure lokalera etorriz.
Larunbatean lanerako eguraldi egokia izango dugu!
Animatu!!

Kategoriak Orokorra | Erantzun

Iraila 14, igandea – Gorbea eta Mairu-ko kobaren altxorra.

Uztaila bukaeran jakinarazi genizuen bezela, Irailak 14an mendi irteera proposamen berri batekin gatoz: Gorbeako mendigunea.

Ibilbidea ondorengo litzake. Muruatik irtengo ginen eta ibilbide nagusia ezkerretara lagata Mairulegorretako kobako bidea hartuko degu. Behin koban, nahi duenak bertara sartu irten azkar bat egiteko aukera izango du.

Bidean aurrera eginez Azero mendia (967 m) igo eta jeitsiko dugu. ondoren Gorbeiako ipar aurpegitik igoerari ekingo diogu, nahi duenak Aldamin mendia (1376 m) igotzeko aukera izango du Gorbeako azken aldapari aurre egin aurretik.

Jeitsiera hegoaldetik egingo dugu. Nola joaten geran arabera (autobus edo auto) bide ezberdinak egiteko aukera ugari dago. Muruan bertan bukatu, Markina auzoan, Sarrian…

Irteeraren datuak:

  • Desnibel positiboa: +/- 1200 m
  • Distantzia: +/- 20 km
  • Denbora: +/- 6-7 ordu
  • Irteera: 8:00tan Kalegoen plaza (Plaza Haundia)
  • Prezioa:
        • 8 €, bazkideak
        • 10 €, ez bazkideak

 

Animatu eta etorri Morkaikorekin mendiaz eta lagunarteaz gozatzera!!!
Kontu zenbakiak:

  • Kutxabank: 2095 5036 54 1060129326
  • Laboral Kutxa: 3035 0007 27 0071104751
Kategoriak Orokorra | Erantzun

UZTAILEAN PIRINEOTARA


Bazatoz Pirinioetara Morkaikorekin?
Uztailak 19-20

Izas eta Roya kanalak batuko dituen mendi-ibilaldi zirkularra egitea da gure asmoa.

Zapatuan, Formigal ingurutik irtengo gara, eta, Izas kanala zeharkatuz, Candanchun dagoen Pepe Garces aterpean amaituko dugu ibilaldia. Ibilbidean zehar, nahi izanez gero, GR-11 arrastoa laga eta hainbat gailur egiteko aukera izango dugu: Campo de Troya, Punta Lapazuso, Pico Royo edo Punta Tres Huegas.

Domekan, berriz, Pepe Garces aterpetik irten eta, Roya kanalean zehar, Formigalera bueltatuko gara. Domekan ere izango da aukerarik gailurren bat edo beste egiteko. Aukeran izango ditugu Vertice de Anayet, Garmo de Izas, Pico Arroyetas edo Pico Culibillas.

Behin betiko ibilaldiak mendian bertan erabakiko ditugu, eguraldia eta elkartuko garen taldea aintzat hartuta.

ANAYET

Prezioak:

Bazkideek: 50 euro.
Bazkide ez direnek: 60 euro.
Prezioan autobuseko joan-etorria, zapatuko afaria eta loa, eta domekako gosaria sartzen dira.

Izena emateko azken eguna: uztailak 14 (25 lagunentzako tokia hartu dugu). Emailez izena eman nahi baduzu, bidali ordainagiria emailez harremanetarako datuekin batera.
Kontu zenbakiak:

Kutxabank: 2095 5036 54 1060129326

Laboral Kutxa: 3035 0007 27 0071104751

Animatu eta etorri Morkaikorekin mendiaz eta lagunarteaz gozatzera!!!

Kategoriak Orokorra | Erantzun

Udako ordutegia

Ekainean eta uztailean udako ordutegian jardungo dugu eta ostegunetan bakarrik abalduko dugu, 19:00etatik 20:30etara. Dena dela e-mailez behar duzunean jar zaitezke gurekin harremanetan morkaiko@morkaiko.net helbidean.

Ondo izan!

Kategoriak Orokorra | Erantzun

EKAINAREN 7an SARGOATEKO BASO LANAK AMAITZERA

Sargoateko iturrian aurten egin beharrekoak amaitzear daude eta goiz bateko lana eratzen zaigu. Ekainaren 7an, larunbatean, joango gara amaiera hau ematera. Hauek dira geratzen zaizkigun lanak:

-          Baso lanak bukatu

-          Mugarriak sartzen bukatu

-          Ur arrastoak egin

7:30etan IMH ondoko tenis pistan geratuko gara eta bazkaltzera etxera jeitsiko gara. Hamarretakoa Morkaikoren kontu.

Etortzeko interesa duzuenok deitu 636994798 telefonora (Aitzol).

Kategoriak Orokorra | Erantzun

Pagoeta – ARGAZKIAK

Gaur Pagoetako gurutzera erromerian joan gera Morkaiko, Herri Eskola eta Ikastolako haur eta guraso.  Erromeria diogu, 50 haur eta beste hainbeste nagusi elkartu geralako bidea osatzeko.

Eguzkia tarteka lotsati ertetzen zen arren, giro ederrean osatu ditugu 8 km-ak eta 400 m pasatxoko desnibela.

Hemen argazki gehio ¡!!

Kategoriak Argazkiak, Irteerak, Orokorra | Erantzun

Apirilak 12, larunbata – Aitzkorri mendilerroa ezagutzen

Oraingoan Apirilak 12rako, larunbata, proposamenakin gatozkizue.  Aizkorri-Aratz mendilerroko tontor ezezagunenak ezagutzeko aukera ezin hobea.

Aizkorri-Aratz mendilerroak Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroko mendirik garaienak ditu (Aitxuri, 1.551 m), baita ez hain garaiak eta ez horren ezagunak diren beste tontor askok osatzen dute.  Tontor ezezagun horietako 14 dira irteera honen helburu.

Artzanburu tontorretik, mendebaldera begira

Artzanburu tontorretik, ekialdera begira

Autotan antolatuta Arantzazura habiatuko gara, gure ibilbidearen irteera eta helmuga puntua izango da.  Bertatik Aloña mendirako bide hartuko dugu, gure lehenengo tontorra, baita Aizkorri-Aratz mendilerroko lehenengoa mendebaldetik.  Mendilerroa jarraituz, parean topatzen ditugun tontor denak igotzen joango gera, Andreaitz-era heldu harte.

Askotxo dela iruditzen zaien mendizaleentzat, mendilerroko edozein puntutan eskumatara jeitsita Duruko zelaietara jeitsi eta bertatik Urbiako fondara joateko aukera egongo da errez.  Bukaeran denok Urbiako fonda elkartuko gera, berriz ere Arantzazura jeisteko, oraingoan ohiko den bidetik.

Irteeraren datuak:

  • Desnibel positiboa: +/- 1630 m
  • Denora: 7-8 ordu
  • Irteera: 7:30etan Guasseko parkinean
  • Prezioa: 3€ (autoen gasolinarako)
  • Tontorrak:
  1. ALOÑA 1238m
  2. KURTZEZAR 1287m
  3. BOTREAITZ 1317m
  4. MONTE-ARKAITZ 1324m
  5. ERRIKO-AITZA 1276m
  6. ARRI-URDIN 1284m
  7. ARTXANBURU 1354m
  8. ADARRAITZ 1346m
  9. ARBALAIN 1361m
  10. ZULAIKO 1359m
  11. AZKIOLA-TXIKI 1351m
  12. AZKIOLA-AUNDI 1373m
  13. URDAJAMENTU 1372m
  14. ANDREAITZ 1433m

Badakizu Aizkorri ezezaguna ezagutu nahi baduzu, izena heman: lokalera etorrita (astelehen eta ostegunetan, 19:00tatik 20:30etara) edo eta email bat bidaliz.

Animatu, zure zain gaude!!

Kategoriak Irteerak, Orokorra | Erantzun